XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eraikitzen ari zen sistema politiko ekonomikoak zenbait kultur eredu ezarri beharra zuen, estatuaren geografia osoan, gutxieneko bateratasun bat lortzeko.

Bateratasun asmo horren barnean, hizkuntza bakarra ezartzea, politikan legedi bakarra ezartzea bezain funtsezkoa zuen.

Baina hizkuntzaz gain, klase menperatzaileak beste kultur osagai ugari ezarri beharrean ziren, beren nagusitasuna bermatzeko.

Horretarako, ideologia bat eraikiko da, menperatuari bere egoera ontzat hartzea ahalbidetuz errealitateaz jabetzeko sistema sinboliko bat, eta horren arabera jokatzeko modu bat; kultura bat, alegia.

Kultur ezarpena, hizkuntzaren edo osagai etnikoen ezarpena baino harago doa.

Ez da gelditzen hizkuntzak berezko duen mundu ikuskeraren ezarpenean, ez eta hizkuntzari loturiko elkartasun eta bereizgarritasun erizpideen ezarpenean.

Pentsa dezagun, esaterako, kapitalismoaren arrazionalitateak herri klaseen kulturari ezartzen dionaz: lan egiteko eta kontsumitzeko modu bat, naturaren zikloei loturiko denboraren ulerkera ziklikoa hautsiz lantokiko ulerkera lineal bat, diruaren balioa, norbanakoaren nagusitasuna, eta abar luze bat.

Eskema guzti hauen ezarpena ezin da ulertu ezaugarri etnikoen ezarpen hutsetik; beste maila batean kokatzen dira (honek ez du esan nahi zapalkuntza etnikoarekin zerikusirik ez duenik; esaterako, hizkuntza bakarra ezartzeak, bestelako kultur osagaiak ezartzea errazten du).

Bestela esanda, herri menperatuaren akulturazioa ez da etnia gisako akulturazio soila, herri klase xehe gisako akulturazioa ere baita (emakumezkoei gizonezkoen baloreen sistemaren ezarpena; langileari nagusiarena; baserritarrari kaletarrena, e.a.).

Hau horrela bada, lehengo galderara itzul gaitezke: zergatik, euskal kultura definitzen hasten denean, hartzen dira kontuan herri horren kulturaren osagai batzuk bereziki hizkuntza, eta beste batzuk ez?

Erantzuna konplexua da, eta lehenago aipaturiko bereizgarritasunaren auzia dugu tartean.

Euskal nazionalismoa sortaraziko duten eraldaketak, Euskal Herriaz kanpotik etorritakoak bezala ikusten dira.

Karlisten begien aurrean, (...)